Eduki publikatzailea
Atzealdea

“El camino Ignaciano en Euskadi” dokumentala aurkeztuko da Antioko Interpretazio Zentroan.

Bihar, apirilaren 11n, Antioko Interpretazio Zentroan aurkeztuko da.

2019·04·10


Bihar, apirilaren  11n, Antioko Interpretazio Zentroan “ El Camino Ignaciano en Euskadi” dokumentala aurkeztuko da. Aipatu bidea Zumarragara aiatzen da bere lehenengo etapan  eta dokumentalean gure herriak badu bere protagonismoa eta eragina. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da. Emanaldia doakoa da.
Dokumentala Luanma Films produkzio etxeak ekoiztu du Basquetourrek eskatuta. Grabaketa bi atal ditu, bakoitza 50 minutu ingurukoa eta biak aurkeztuko dira 10 minutuko atsedenaldia eginez lehenengoaren eta bigarrenaren artean.
Dokumentalaren helburua da Inaziotar Bidea erakustea eta balioan jartzea Euskaditik igarotzen den tartean. Oscar Terol aktore ezaguna da protagonista erromesaren paperean. Lanak, batetik, bidearen alderdi espirituala eta izatearen arrazoia erakusten ditu, eta bestetik, paisaiak, herriak eta bidean zehar aurki daitekeen ondare historiko, artistiko eta espirituala, Loiolako Santutegian hasi eta Arabar Errioxako Lapuebla de Labarka herrira bitartean.
Protagonista, erromesa, bidean zehar giltzarri diren hainbat pertsonairekin elkartzen da elkarrizketak mantenduz, plano ikusgarri eta Inaziotar Bidearen paisaien edertasuna azaltzearekin batera.
Dokumentala telebistan botako dute baina aurretik Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen herrietan ari dira proiektatzen bertakoei primizia gisa  aurkezteko. Lehenengo bertsio hau gaztelaniaz egin da baina asmoa beste hizkuntza batzuetara itzultzea da.
Ekitaldian, Antonio Cristobal, dokumentalaren zuzendaria; Mikel Serrano, Zumarragako alkatea; eta, Femín Lopetegui, zumarragarra eta bidea egin duen lehen pertsona, izango dira.