Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Euskararen paparazziak” argazki lehiaketa

“Euskararen paparazziak” izenburua daraman argazki lehiaketa jarri dugu martxan Urola Garaia Mankomunitateko udaletako euskara zerbitzuek.

2017·10·30


Zertan da lehiaketa?

Bezeroek argazkia aterako diote herriko establezimenduetan jarrita dauden euskarazko errotuluei, kartelei, idatziei… eta argazki hori bidaliko dute email helbide honetara pozikgainera@gmail.com edo whatsappez 628 75 99 48 zenbakira. Horrela eginda, bezeroa zozketa batean sartuko da: 100 euroko 15 erosketa-txartel zozkatuko dira eskualdean.

Erosketa-txartel hori argazkia atera den establezimenduan gastatzeko izango da.

Argazkiak bidaltzeko epea azaroaren 17an amaituko da.

Informazio gehiago:

Euskara zerbitzua

Tel.: 943 72 91 53

euskara@zumarraga.eus