Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Euskararen paparazziek” jaso dute saria.

Azaroaren 30an egin zen sari banaketa Zelai Ariztiko kultur etxean. Bertan, Urola Garaia Mankomunitateko Lehendakari eta udaletako alkateen eskutik jaso zituzten 100 euroko baleak bezeroek, argazkia aterako dendan gastatzeko.

2017·11·30


“Euskararen paparazziak” izenburua daraman argazki lehiaketak baditu sarituak.

 Azaroaren 30an egin zen sari banaketa Zelai Ariztiko kultur etxean. Bertan, Urola Garaia Mankomunitateko Lehendakari eta udaletako alkateen eskutik jaso zituzten 100 euroko baleak bezeroek, argazkia aterako dendan gastatzeko.

Koldobike Olabide Mankomunitateko lehendakariak jakinarazi zuen euskarazko errotulua edo idatzia daramaten 240 argazki bildu direla Legazpi, Urretxu eta Zumarragan, eta 132 herritarrek bidali dituztela argazki horiek. Jarraian dituzue:

 

Guzti horien artean bost saritu aukeratu dira herri bakoitzean. Hona heman Zumarragakoak:

Argazkilaria

Jokin Maestro

Maite Madina

Belen Ballina

Olga Mayordomo

Loren Orobengoa

Denda

Bapri

Salegi harategia

Oskarbi

BBG estetika

Baby

 

Kanpaina honen helburua euskarazko errotulazio eta idatziak jartzen dituzten merkatariei errekonozimendua egitea da, udaletatik eskaintzen zaizkien laguntzak gogoraraztearekin batera.