Eduki publikatzailea

Atzealdea

"Norberaren zaintza: Zaintzeko zaindu"

Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuen, Berdintasunaren eta Aniztasunaren Departamentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanarekin, "Norberaren zaintza: Zaintzeko zaindu" ikastaroa antolatu du.

2017·11·20


Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuen, Berdintasunaren eta Aniztasunaren Departamentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanarekin, "Norberaren zaintza: Zaintzeko zaindu" ikastaroa antolatu du.

15 orduko ikastaroa izango da, datorren azaroaren 21, 22, 23, 27 eta 30ean, arratsaldeko 4:00etatik 7:00etara, Zumarragako Zelai Arizti Kultur etxean.

Mendeko pertsonen senideei eta mendeko pertsonen zaintzaileei zuzendua dago bereziki, baina gaiaren inguruan interesa duten pertsonak ere gonbidatuta daude. Besteak beste, asistentzia eta arriskuen ondorioez, arretaren alderdi positiboez, arretaren mugez, egokitzeko faseez eta zereginen partekatzeaz hitz egingo da. Era berean, antsietateaz eta oreka emozionalaz, isolamenduaz, eta beste hainbat gaiez hitz egingo da.

Ikastaroaren garapena "modu aktibo eta parte-hartzailean" aurkezten da, helburu horretarako hainbat irakaskuntza-laguntza erabiliko direlarik. Gai ezberdinei buruzko informazioa jasotzeaz gain, parte-hartzaileek adibide eta kasu praktiko desberdinak aztertzeko eta hausnartzeko eta aukera izango dute.

Formakuntzan parte hartu nahi duen orok Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan edo 943 72 91 55 telefonora deituz eman beharko du izena.