Eduki publikatzailea
Atzealdea

1899 EBAZPENA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda ireki bitartez sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiteko dena.

Deialdia Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Amurrio, Aretxabaleta, Arrasate, Arrigorriaga, Azkoitia, Barakaldo, Basauri, Beasain, Bermeo, Donostia-San Sebastián, Derio, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Etxebarri, Getxo, Gorliz, Irún, Lasarte-Oria, Laudio, Lekeitio, Mungia, Ordizia, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Urretxu, Vitoria-Gasteiz, Zalla, Zarautz Zumaia eta Zumarraga Udalek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin izenpetutako kudeaketa gomendioaren hitzarmenekin bat etorriz egiten da eta deialdia egiteko, honako hauetan xedatutakoa hartu da aintzat: Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea; Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea; eta Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua, eta horren gainean egindako aldaketak.

Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Errektoreak ere onartu du deialdia.

Horretan guztian oinarrituta, zuzendari honek erabaki du Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egitea:

DEIALDIAREN OINARRIAK

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/04/1901899e.pdf