Eduki publikatzailea
Atzealdea

ANTIOKO IBILBIDE PAISAJISTIKOAREN HOBEKUNTZARAKO PROIEKTUA ZUMARRAGAN

Ostegunean lanak hasiko dira.

2019·11·20


Ostegun honetan, azaroak 21, Antioko baselizan hasten den ibilbide paisajistikoaren hobekuntza lanei ekingo diete.

 

Proiektua ibilbide paisajistikoa hobetzean datza. Horretarako, bertako zuhaitz motak landatu, eta zona horri egokitutako seinaleztapena jartzeaz gain, Zumarragako herriaren zenbait ezaugarri ezberdinetan oinarritutako geldigune batzuk egingo dira.

 

Aurrekontua 39.982 eurokoa izango da (BEZ-ik Gabe) eta  osorik diruz lagunduta dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik.

Obra Kimu Bat Ekopaisaia, S.L.L. enpresak egingo du.

 

Lanei dagokienez, ezkerreko aldetik hasiko dira; San Kristobalera doan bidetik, hain zuzen ere. Bertan, kamioiak eta beste zenbait makineria egongo dira.

 

Hori dela eta, egun batzuetan, ibilgailuek debekatuta izango dute bertatik pasatzea; eta oinezkoak, berriz, kontuz ibili beharko dute seinaleei eta langileek adierazten dutenari harreta jarriz.