Eduki publikatzailea
Atzealdea

ANTIOKO INTERPETAZIO ZENTROAN EGIN DA GAUR EUSKAL HERRIKO 2019 ITZULIaren AURKEZPEN OFIZIALA

Iñigo Asensiok gidatu du aurkezpena, 59. edizioaren berritasun eta xehetasun guztiak emanez.

2019·03·27


Iñigok babesle eta laguntzaile guztiei eskertu die ITZULIA Aurrera atertzeko egindako esfortzua. Baita ere Zumarragari eta Mikel Serrano Alkateari. Ibilbidearen lehen etapak barne hartzeagatik. Honek; Itzuliari, txirrindulariei, Foru Aldundiari zein Eusko Jaurlaritzari eskertu die aukera hau. Zumarraga, txirrindularitzarekin zerikusi handia duen herria dela aipatu du, historian zehar afizio handia egon delako eta baita txirrindulari ugari ere. Aurtengo edizioak gainera berezia izango da, 42 urte eta gero  krono frogarekin hasten den lehen Itzulia izango delako. Zumarragan lehiatuko da lehen etapa hori Apirilaren 8an eta hurrengo egunean, bigarren etapa  Zumarragan hasi eta Gorraitzen amaituko da.

OCETAko presidentea den Julian Erasok, etapa bakoitzaren berezitasunak azaldu ditu. Lurrezko pistak, eta hainbat tramo zail egongo direla argitu du, eta beti bezala ikusleek Euskal Herriko txoko berriak ezagutzeko aukera izango dutela, ziur.

Aurtengo edizioko kartelaren egilea den Yolanda Mosquera ere bere lana azaltzeko aukera izan du, artisten aldetik erantzun ona jaso du dagoeneko, eta espero du Itzuliko jarraitzaileei ere gustatzea.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendari den Jon Redondok Itzuliak “herri txiki hau” ezagutzera emateko balio duela esan du, interneteko bilaketak garai hauetan hazi egiten direla adieraziz.  Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol Diputatuak, Denis Itxasok, Gipuzkoarentzat bereziki, Itzuliak dakarren garrantzia azpimarratu du.