Eduki publikatzailea
Atzealdea

Aparkaldi mugatuko guneari buruzko balorazioa jakinarazi diete herritarrei Mikel Serrano alkateak era Ramón Iturrioz udaltzaingo buruak.

Alkateak eta Udaltzain buruak aparkaldi mugatuko probaldiaren balorazioa aurkeztu dute. Aparkaldi mugatua joan den urrian jarri zen martxan Zumarragako erdiguneko kaleetan.

2019·02·01


Mikel Serrano alkateak eta Ramón Iturrioz udaltzaingo buruak aparkaldi mugatuko gunearen balorazioaren berri eman dute gaur goizean kultur etxean.

Aparkaldi mugatua hiru hilabetetan neurtu da, udaletxeak kontratatutako agente zibikoen bidez. Neurria Soraluze, Euskadi Enparantza, Legazpi, Piedad, Bidezar, Elizkale eta Iparragirre auzoetan ezarri da. Agente horiek herritarrak informatu eta sentsibilizatzeaz gain, iritziak, iradokizunak eta kexak ere jaso dituzte. Datu guzti horiekin, balorazio bat egin da zirkulazioaren inguruko ordenantza egokitzeko.

Inguruko establezimenduek partehartze handia izan dute, %72-k ondo baloratzen dute ekintza eta  %59-ak onuragarria dela deritzo, bezero eta banatzaileen irisgarritasuna hobetzen duelako. %80-ak urdingunea mantenduko luke ordutegia pixka bat luzatuz.

Bizilagunek eta erabiltzaileek oso balorazio ezberdinak egin dituzte. Erantuzn dutenen %37-a ingurukoak dira. Guztira %60,9 ados daude ezarritako neurriarekin eta %54,3-ak onuragarria dela deritzo. %76,1-ak mantendu egingo zuen ordutegia zabalduz eta besteak beste, goiko auzoetatik eguneroko erosketak egitera jeisten direnei aparkatzea errazten diela uste dute.

Guztira 20890 matrikulen kontrola eraman da (7989 auto), eta horietatik 6545 urdingunearen erabilera aproposa egin dute. Herrian 1184 ibilgailu daude erroldatuta, horietarako 531 garaje eta 149 aparkaleku (5 elbarrientzako eta 14 zama-lanerako gune).

Ibilgaiuen rotazioa dohainik erraztea da neurri honen helburua eta ordenantza bat egingo da estazionamendu tartea ordu eta erdira zabaltzeko. Horretarako persona bat kontratatuko da zaintza lanak egitek eta udaltzaingoekin koordinatuko da beharrezko zigorrak ezartzeko. Aldi  berean azterketa sakon bat egingo da auzokoentzako aparkaleku gune bat ezartzeko eta herri osoko mugikortasunaren inguruko analisi orokor bat ere egingo da.