Eduki publikatzailea

Atzealdea

AQUARBE ENPRESAK “PAPERIK GABEKO FAKTURA” INFORMAZIO KANPAINA AUZKEZTU DU

Atzo eguerdian, Mikel Serranok eta Aquarbe enpresako Jon Koldo Izagirrek eta Saioa Jauregik Paperik gabeko faktura informazio kanpaina aurkeztu zuten.

2018·12·05


Abenduaren 15etik aurrera, Paperik gabeko fakturari buruzko eskutitzak bidaliko dira udaleko etxeetara aukera horren berri emateko. Hala ere, paperean jaso nahi bada, Zumarragako bulegora hurbildu behar da hori komunikatzeko.

Bestalde, herritarrei iruzur bate berri jakinarazi zaie, hain zuzen, enpresa bat omen dabil uraren tratamendurako ekipamenduen salmentan. Eskaintzen dituzten ekipamenduak ez dira beharrezkoak, Zumarragako uraren kalitatea primerakoa delako. Are gehiago, gailu horiek kaltegarriak izan daitezke gatzak desagerrarazten dituztelako eta bakterio-sorrera errazten dutelako.

Hortaz, halako enpresarik herritarrokin harremanetan jarriz gero, jakinarazi Aquarbeko bulegoan (Soraluze kalea 1) edo Udaltzaingoan.