Eduki publikatzailea

Atzealdea

ARGIXAOKO INDUSTRIALDEAREN BERRESKURAPEN ETA HOBEKUNTZA PLANA

Mikel Serrano alkateak, Rosa Maiza Ekonomiaren Sustapenerako, Tokiko Garapenerako eta Innobaziorako zinegotziak, eta Bakarne Egiguren Argixao Industrialdea elkarteko kideak aurkeztu zuten plana joan den astean, Zelai Arizti kultur etxean.

2018·06·25


Plana egiteko Udalak pertsona bat kontratu du, eta horrek elkarteko enpresa guztiak elkarrizketatu ditu.

Bildutako informazioarekin, Argixao Industrialdearen berreskurapen eta hobekuntza plana egin du, honako ekintzak proposatuz:

  • Argiteria eta ur hartuneak berritzea.
  • Errepideak, kunetak, espaloiak eta zintarriak berritzea eta seinalizazioa hobetzea (bai horizontala, bai bertikala).
  • Oinezkoen irisgarritasuna osatzea eta sustatzea; gutxitu fisikoentzat ere irisgarritasuna ahalbidetzea, eurentzako aparkaleku gehiago jarriz.
  • Industrialdeko altzariak konpontzea edota berriak jartzea.
  • Industrialdean garbiketa orokorra hobetzea gune arazotsuenetan bereziki. Horrekin batera, lorezaintza hobetzea eta zaintzea.

Lanak urte amaieran hasiko dira, eta 200.000 euroko aurrekontua dute. Horretarako, diru-laguntza desberdinak eskatuko dira, batez ere, SPRIri, industrialdeko bazkide nagusia da eta.