Eduki publikatzailea

Atzealdea

BAKE EPAILE TITULARRA ETA ORDEZKOA IZENDATZEKO DEIALDIA

BAKE EPAILE TITULARRA ETA ORDEZKOA IZENDATZEKO DEIALDIA

            Zumarragako bake epailea 4 urterako izendatu zen eta epealdi hori bukatu dela kontuan harturik eta Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu idazkariaren eskariz, deialdi publikoa egiten da hutsik dagoen postu hori nahiz ordezko bake epailea aukeratzeko, Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoaren 101 eta 102 artikuluetan eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erabakiz onartutako Bake Epaileen 3/1995 Araudiak, ekainaren 7koak, 5. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoaren arabera.

Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak

Interesatuak: Bake epaile kargua betetzeko interesa dutenek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute eskaria idatziz, Botere Judizialaren Lege Organikoak ezarritako bateraezintasun-egoeraren batean sartuta ez badaude eta legeak ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Agiriak: eskabidearekin batera, interesatuek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

1. NANren fotokopia

2. Ardurapeko aitorpena, honako arloak jasoz

• Espainiarra eta adinez nagusia izatea, eta eginkizun judizialerako ezgaituta ez egotea, ez fisikoki ez psikikoki ere.

• Eskubide zibil guztien jabe izatea.

• Dolozko delituagatik kondenatuta ez egotea, edo, hala badagokio, birgaitasuna lortu izana.

• Dolozko deliatuagatik auzipetua edo erruduna ez izatea.

• Botere Judizialaren Lege Organikoaren 389. eta 397. artikuluetan ezarritako  ezgaitasun, bateraezintasun edo debekuren bat ez izatea.

3. Aipatutako karguan izandako merituak.

Lehentasunezko meritutzat hartuko da bake epaile lanetan izandako esperientzia.

Epea: eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzen denetik kontatuta.

Hautaketa: epearen barruan aurkeztutako eskabideak Zumarragako Udalbatzaren esku jarriko dira hurrengo osoko bilkuran azter ditzan, gehiengo osoaren erabakiz hautatu beharko duelarik deitutako lanpostua betetzeko pertsonarik egokiena interesatuen artetik.