Eduki publikatzailea

KILOMETROAK 2018 urriaren 7an ospatzen den jaiaren ospakizuna antolatzeko eta dena prestatu eta ongi atera ahal izateko, honako ohar hauek jarraitzea eskatzen dugu:

2018·10·04


IBILBIDEA
• Ikastola (GUNEA) - Ipeñarrieta - S. Esnaola - Legazpi kalea - Euskadi enparantza-Zelai-Arizti-Lizeoa (GUNEA) – Kalerrota – Labeaga – Nekolalde - Etxaburu (GUNEA) - Santa Barbara (GUNEA) - Ikastola


KILOMETROAK 2018 urriaren 7an ospatzen den jaiaren ospakizuna antolatzeko eta dena prestatu eta ongi atera ahal izateko, honako ohar hauek jarraitzea eskatzen dugu:

 

AUTORIK GABE UTZI BEHAR DIREN KALE eta GUNEAK:

Alderdi hauetan aldez aurretik behar diren seinaleak jarriko dira, larunbatean urriak 6an 16:00eta-rako ibilgailu guztiak kenduta egon daitezen,
• Soraluze kalea
• Euskadi enparantza
• Legazpi kalea
• S. Esnaola kalea
• Iparragirre 1
• Elizkale (Eliza ondoko aparkalekuak)

Naiz eta alde hau Kilometroko zirkuitotik kanpo gelditu, kanpotik etorriko diren autoak aparkatzeko tokia izateko, alderdi hauetan aldez aurretik behar diren seinaleak jarriko dira, larunbatean urriak 6an 16:00etarako ibilgailu guztiak kenduta egon daitezen,
• Izazpi auzoa 15 zenbakitik-Ipar-Haizea eta Elgarrestamendiren arteko bidegurutzeraino (Zirkuitoaren kanpoko bidea).
• Ipar-Haizea 13-21
• I. Linazasoro 1
• I. Linazasoro 2-4-6


AUTOA MUGITZERIK EZIN IZANGO DUTEN KALE eta GUNEAK (GARAJEAK BARNE):
Gune hauetan (garajeak barne) ezin izango duzue kotxea sartu edo atera,
• Legazpi kaleko atzealdea (Ibaiondo)
• S. Esnaola 2-10eko atzealdea (Ibaiondo)
• Urola kalea
• S. Esnaola 5eko atzealdea
• Geltokietako enparantza
• Jai-Alai kalea

 

BATERIAN APARKATU BEHARKO DIREN KALE eta GUNEAK:

• Izazpi 4-7
• B. Isusi 9-14
• Ipar-Haizea 46-55


JARRAITU GOMENDIO HAUEK:
• Garajea duzuen guztiok mesedez autoak garajeetan sartu.
• Egun horretan herritik ateratzeko asmoa baduzu, aldez aurretik autoa atera zirkuitotik.
• Egun horretan beharrezkoa ez bada, ez erabili autoa.
• Larunbat eta igandean, B. Isusi kalean eta Ipar-Haizean dauden plazetan aparkatzerik izango duzue.
Zirkuitoa goizeko 08:00etan itxiko da eta larrialdi zerbitzuetako eta baimendutako ibilgailuak bakarrik ibiliko dira. Jaialdia arratsaldeko 19:00tan amaituko da, ondoren jendea atera eta garbiketa lanak egindakoan trafikoari irekiko dira kaleak.
Era berean, aipatutako orduetan Eitzako sarrera eta Orbegozoko biribulguneko sarrera itxita egongo dira.


✓ Larrialdietako telefono bakarra 112 SOS DEIAK.