Eduki publikatzailea
Atzealdea

BELOKI ETORBIDEAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO LANAK

Datorren ostegunean, azaroak 21, Beloki etorbidean, bi aldeetako irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira. Bata, 3. zenbakiko atarira daraman pasabidera iristeko, eta bestea, Elizkaletik etorbidera doan espaloira heltzea errazteko. Construcciones M.B. Antio, S.L.L. enpresak egingo ditu lanak, Zumarragako Udalak sustatuta.

2019·11·19


Lan horien aurrekontua 12.038,11 €koa izango da, BEZa barne.

Lanek dirauten bitartean, bai oinezko bai ibilgailuen trafikoan eteteak izango dira, beti ere langileek jakinarazita.