Eduki publikatzailea
Atzealdea

BIZIKIDETZARAKO HORMA-IRUDIA

Adin eta interes desberdinetako margozale talde bat osatu nahi du Udalak.

2019·04·15


Bi artista eta hezitzaile baten laguntzarekin, herritar talde batek Txurruka kaletik Urtubi parkera joateko pasabidea mural bat margotuz eraldatuko du.

Urtubiko baratze parkeko sarreran mural bat pintatzeko boluntarioak behar dira. Edonorrek eman dezake izena, eta Ikertzekin batera erabakiko dute zer eta nola margotu. Horretarako saio ezberdinak egingo dituzte: aurkezpenak, ideien planteamendua, lehen zirriborroak…

Proiektua gauzatzeko, Arantxa Orbegozo artistaren laguntza izango dute. Arantxak, dagoeneko hainbat proiektu egin ditu; herrian bertan, errekako sugandilak berak margotu zituen.

Bertan parte hartzeko partaidetza@zumarraga.eus helbidean zuen datuak eman (izen-abizenak, adina, telefonoa eta emaila) edo Zumarragako Udalera deitu, herritar guztiei zabaldutako eskaintza  da. Animatu eta parte hartu!

Nola eta noiz?

  • Prestatzeko 3 bilera egingo dira: maiatzak 15, maiatzak 22 eta maiatzak 26.

Bertan taldeak ideiak proposatuko ditu, forma emango dizkiete, adostuko dituzte… Bilera bakoitzak 2 ordu iraungo ditu. Aurreikusitako ordutegia: 18:00- 20:00.

  • Horma margotzeko asteburu oso bat beharko da: maiatzak 31, ekainak 1 eta 2. Zehazki:
  • maiatzak 31, ostirala, arratsaldez
  • ekainak 1 (larunbata) eta 2 (igandea), goiz eta arratsaldez

Dei egiten diegu margotzea edota denbora partekatzea gustokoa dituzten gazteei, helduei, emakumezkoei, gizonezkoei… eta orokorrean parte hartzeko gogoa duen edonori.

Ekimenaren bestelako xehetasunak:

  • Uggasak eta Urola Garaiko udaletxeok antolatutako ekintza da.
  • “Nekazal Kultura” Eskolako Agenda 21eko 2018-2019ko ikasturteko gaia da.
  • Helburuak:
  • Eskola Agenda 21eko gaia zabaltzea (Nekazal kultura)
  • Bizikidetza bultzatzea
  • Zenbait balore eta trebeziak sustatzea (irudimena, sormena, antolaketa, konstantzia, …)
  • Doan da

Izena emateko epea: 2019ko apirilaren 15etik 30era biak barne

20 plaza daude