Eduki publikatzailea
Atzealdea

BIZIPOZ PROGRAMA

Elkarzain proiektuaren barruan BiziPoz programa martxan jarriko du Zumarragako Udalak. Programa jubilazio aktiboa sustatzea du helburu eta jubilatzeko edo iada jubilaturik dauden pertsonei zuzenduriko programa izango da.

2019·09·18


Formakuntza honetan jubilazio aktibo eta osasuntsu bat izateko kontuan izan beharreko atalak landuko dira.

Programa 8 tailerrek osatzen dute eta 10etatik 12etara Zelai Ariztin izango dira.

Baldintza bakarra 55 urte baino gehiago eta ikasteko gogoa izatea da. Parte hartzea doan da eta izen ematea irailaren 30a baino lehen Zumarragako Gizarte Zerbitzuetan egin behar da edo 943729155 telefonoan.