Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bruselako atentatuen gaitzespena

Martxoaren 23an, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko elkarretaratzea

2016·03·22


EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Bruselako atentatuak gaitzetsi ditu eta, Urkullu Lehendakariaren deialdiarekin bat etorriz, gonbidapena  luzatu die Udalei, martxoaren 23an, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko elkarretaratzeak konbokatzeko, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.

Zumarragako Udala bat dator deialdi horrekin, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi horretara batu daitezen.

Urretxu eta Zumarragako Udaletako arduradunek bi herrietarako elkarretaratze bakar eta amankomun bat aurreikusi dugu, gaur, Areizaga-Kalebarren plazan, eguerdiko 12:00etan.