Eduki publikatzailea

Atzealdea

EKIMENA PROIEKTUA AMAITZEN DA

Ekimena lan eta ekintzailetza solidario lantegi bat garatzen duen proiektu bat da. Gizarte eta lan-inklusioa ahalbidetu nahi du Zumarragako herritarren artean, langabezian denbora luzez egon diren pertsonengan.

2018·04·13


Proiektuak 6 hilabeteko iraupena izan du eta gaur bukatutzat eman da.

Zumarragako 14 herritarrek hartu dute parte (10 emakumek eta 4 gizonek) eta horietatik %50ek txertatzea lortu dute.