Eduki publikatzailea

Atzealdea

EKIMENA PROIEKTUAREN AURKEZPENA “Enpleguaren eta Ekintzailetza Solidarioaren Faktoria”. SAREGINTZA ENPRESA.

EKIMENA proiektuak ikuspegi berri bat eman nahi dio langabeziaren kontrako esku-hartzean. Lana eta ikaskuntza bilatzeko bidean, berrikuntza eta garapen estrategiak baliatzean datza proiektuak muinean, parte-hartzaileen elkarlana izanik arrakastaren gakoa norberaren esku-hartze planaren kudeaketa modu kolektiboan eginaz.

2017·07·06


EKIMENA honakoan datza: talde lan kolektibo eta solidarioa helburu komuna lortzeko: - lana aurkitzea bai norbere kontura, bai besteren kontura.

Enpleagarritasuna Talde Lan prozesu konprometitu, proaktibo eta solidarioaren bidez lortuko da taldekideen gaitasunak eta baliabide pertsonalak trebatuz, lan merkatuak eskatzen duenaren arabera indartzeko. Era berean, EKIMENAko talde teknikoak giza eragina duten enpresa ideiak identifikatu eta aztertu egingo ditu, talde eragileak ideia horiek abian jartzea errazteko.

15 zumarragarrek parte hartuko dute, eta beste bost itxaron-zerrendan izango dira.

 

BALDINTZAK:

  • Langabezian urte bat baino gehiago daramaten pertsonak.
  • Diru-sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen duten pertsonak (%40).
  • Lehentasunez emakumeak.
  • 22 eta 55 urte bitartekoak.
  • Parte-hartze altua izateko konpromisoa.

 

HAUTAKETA PROZESUA:

Hautaketa prozesua aurrera eramateko, taldekako informazio saioak egingo dira eta bertan aurkeztuko zaie hautagaiei EKIMENA proiektua. Ondoren, banakako elkarrizketa izango da bakoitzarekin proiektuan parte-hartu ala ez erabakitzeko.

 

PROIEKTUAREN IRAUPENA:

6 hilabete.

 

LEKUA ETA IZENA EMATEKO EPEA:

Irailaren 8ra arte, Udaletxeko Herritarren Arretarako bulegoan.

 

Eskaera orria deskargatzeko:

http://www.zumarraga.eus/documents/203958/0/EKIMENA+eskaera/b8bbe18b-1c35-8405-624b-61b8b7081441