Eduki publikatzailea
Atzealdea

ELKARZAIN PROGRAMA

Proiektuaren barruan ekintza ezberdinak antolatu dira 2019rako

2019·03·14


EGUNEROKO OINARRIZKO BIZITZA JARDUERENTZAKO LAGUNTZA-PRODUKTUEN INGURUKO EZAGUTZAK EMATEKO TAILER TEORIKO-PRAKTIKOA

Tailer honen helburua mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntza-produktuen inguruko  formakuntza eskeintzea da, modu eraginkorrean nola erabili, noiz komeni den erabiltzea, zaintzailearentzako ergonomia inguruko  oinarrizko ezagutzak,…

Tailerra Xabier Burdaspar Ortoprotesikan goi teknikariaren eskutik etorriko da. UGLEko laguntza-produktuen gelan izango da. Martxoak 27 eta 28, eta apirilak 1, 2 3. Ordutegia 16:30etatik 18:30etara.

 

ZAHARTZE- AKTIBOA: ERRETIRORAKO PRESTAKETA TAILERRA.

Tailer honetara bertaratzen direnak erretirorako bidean ematen den aldaketa kudeatzen ikasiko dute. Beraien zahartze fisiko eta psikiko aktiboa eta baliabide pertsonalen bultzatzearen inguruko prestakuntzarekin. Azalduko zaie bizitzaren garai horretan  egin/garatu/martxan jarri dezaketena, pertsona ezberdinen experientzien adibideekin.

Martxoaren 28an hasiko da eta apirilaren 4 eta 11, eta maiatzeko 2, 9, 16, 23 eta 30 izango dira hurrengo saioak. Zelai Arizti Kultur Etxean, 10:00etatik 12:00etara.

 

ALZHEIMER EDO BESTE DEMENTZIAREN BAT DUTEN PERTSONEN ZAINTZAILEENTZAKO IKASTAROA.

Ikastaroa AFAGIk eskainiko du. AFAGI Alzheimerra edo beste dementzia dutenen senitartekoen, lagunen eta pertsonen beren Gipuzkoako elkartea da. Hiru saio izango dira, apirilaren 2,3 eta 4ean, Zelai Arizti Kultur Etxean, ordutegia 15:30-17:30.

Izen ematea doakoa da, aforo mugatuarekin, eta Gizarte Zerbitzuetan egin ahal izango da, 943 72 91 55 telefonoan edo gizarte@zumarraga.eus  helbidean.