Eduki publikatzailea
Atzealdea

ELKARZAIN PROGRAMA

Adimen emozionalaren inguruko tailerra zoriontasun kontzientearen ikuspuntutik.

2019·03·08


ELKARZAIN proiektua 2018an jaio zen Zumarragako Udalak bultzatuta. Bere helburua herrian, komunitatea eta parte hartzen duten beste eragileen artean, zaintzaren kultura zabaltzea zen. 2019an proiektu honen inguruan ekintza berriak antolatu dira, hauen artean  ADIMEN EMOZIONALA ZORIONTASUN KONTZIENTEAREN IKUSPUNTUTIK IKASTAROA. 
Gure adimen emozionala garatzeak hainbat gaitasun indartzea eskatzen du.
Gure sentimendu eta emozioak ezagutu eta guregan duten eragina zein den jakin, gure ahalmenak eta ahulguneak zein diren argi edukiz (autokonzientzia emozionala).
Gure sentimenduak edo emozioak bideratu beraien eraginaren menpe ez gelditzeko (autogestio emozionala).
Emozioak helburu zehatzetara bideratzea motibazioa mantentzeko eta arreta horietara bideratzea eta ez oztopoetara (automotibazioa).
Besteen emozioak antzeman (enpatia), inkontzienteki adierazten dizkiguten zeinuak ulertuz, askotan hitzik gabe adierazten direnak.
Harreman osasuntxuak garatzea gainontzeko pertsonekin, zoriontasun iturri bezela (trebetasun sozialak).
Ikastaroa Inmaculada Dominguezen eskutik etorriko da, neurozientzia eta programazio neurolinguistikoan coach dena, martxoa eta ekaina artean hilabetean behin egingo diren saioekin. Datorren asteazkenean, martxoak 13an, hasiko da eta apirilaren 10ean, maiatzak 8an eta ekainaren 12an jarraituko du. Saioak Zelai Arizti kultur etxean izango dira 17:00 eta 19:00 ordutegian.
Izen ematea doakoa da, aforo mugatuarekin, eta Gizarte Zerbitzuetan egin ahal izango da, 943 72 91 55 telefonoan edo http://gizarte@zumarraga.eus  helbidean.