Eduki publikatzailea
Atzealdea

ELKARZAIN PROGRAMA: ADIMEN EMOZIONALAREN INGURUKO TAILERRA ZORIONTASUN KONTZIENTEAREN IKUSPUNTUTIK

ELKARZAIN proiektua 2018an jaio zen Zumarragako Udalak bultzatuta. Bere helburua herrian, komunitatea eta parte hartzen duten beste eragileen artean, zaintzaren kultura zabaltzea zen. 2019an proiektu honen inguruan ekintza berriak antolatu dira, hauen artean ADIMEN EMOZIONALA ZORIONTASUN KONTZIENTEAREN IKUSPUNTUTIK IKASTAROAREN jarraipena.

2019·10·10


Gure adimen emozionala garatzeak hainbat gaitasun indartzea eskatzen du: gure sentimendu eta emozioak ezagutu eta bideratzea, guregan duten eragina ezagutu eta kontrolatzen jakitea. Emozioak helburu zehatzetara bideratzea motibazioa mantentzeko. Gainontzeko pertsonen emozioak onartzea, zoriontasun iturri bezala, harreman osasuntsuak garatzeko…

Ikastaroa Inmaculada Dominguezen eskutik etorriko da, neurozientzia eta programazio neurolinguistikoan coach dena, martxoa eta ekaina artean hilabetean behin egingo diren saioekin. Datorren astelehenean, urriak 14an, hasiko da eta azaroak 6an eta abenduak 4an jarraituko du. Saioak Zelai Arizti kultur etxean izango dira 17:00 eta 19:00 ordutegian.

Izen ematea doakoa da, aforo mugatuarekin, eta Gizarte Zerbitzuetan egin ahal izango da, 943 72 91 55 telefonoan edo gizarte@zumarraga.eus  helbidean.