Eduki publikatzailea

Atzealdea

Eraso sexistarik EZ

Iaz egin zuen moduan Zumarragako Udaleko berdintasun arloak, aurten ere, jaietan eraso sexistak saihesteko programa bat jarri du abian.

2018·06·27


Alde batetik sensibilizazio eta prebentzioaren atalean.  Horretarako, bideo bat egin du eraso sexistak onartzen ez direla argi eta garbi uzteko. Bertan, Zumarragako hainbat eragile sozial eta pertsona agertzen dira, esate baterako Gure Txoko, Osasun Etxe, Bi-Tartean, Euskaraldia edota Arte Eder Eskolako kideak. Hauez gain, arlo indibidualean mezua ondo helarazteko agertzen diren zumarragarrak badaude, eta aurten pregoilari eta aski ezaguna den Asier de la Iglesia kirolaria ere bai. Zentzu honetan Udalak eskerrik beroenak luzatu nahi dizkie bideoak musutruk parte hartu duten guztiei. Bideoa, sare sozialen bidez zabalduko da.