Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eraso sexistarik gabeko jaien alde

Horrela, Ainhoa Plagarok, Uxue Plagarok eta Nere Dualek osatzen duten Alarma Morea taldeak “Ez beti da ez” abestia sortu du

2019·06·27


Aurreko urtetako ildoarekin jarraituz Zumarragako Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak izateko beharra azpimarratu nahi du. Horretarako, aurten, beste pauso bat emanez, jai eremuan mezu hau modu irmo eta argian jarriko duen abesti eta bideokliparen sorrera bultzatu du.

Horrela, Ainhoa Plagarok, Uxue Plagarok eta Nere Dualek osatzen duten Alarma Morea taldeak “Ez beti da ez” abestia sortu dute, dantzarako eta festarako erritmoz betetakoa baina aldarrikapen feminista emakume eta gizonen arteko elkarbizitzarako eta eraso sexistarik gabeko eremura bete betean daramana. Bideoklipean herriko neskek hartu dute parte eta Juncal Dual eta Oihane Vicente dantzarien partaidetza berezia izan da. Abestia Zumarragako taberna eta txosnatan banatuko da, festatako musika giroko parte izan dadin.

Udalak guztien lankidetza eskertzeaz gain mezuaren ildo nagusia azpimarratu nahi izan du; Santa Ixabelak errespetutik abiatutako eta dibertsioz betetako festa batzuk izan daitezela.