Eduki publikatzailea

Atzealdea

EUSKARA ETA HEZKUNTZAKO DIRULAGUNTZAK 2016

Urtero legez, 2016. urtean ere Zumarragako Udaleko Euskara Zerbitzuak diru-laguntzak eskainiko ditu Zumarragako herritar eta ikastetxeei. Honako hauek hain zuzen:
- Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako diru-laguntzak
- Kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituztenentzako diru-laguntzak
- Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak
Diru laguntza horien oinarri espezifikoak, osorik, 2016ko apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira (ikus lotura behean).
Nolanahi ere, zalantza edo galderaren bat duen orok Zumarragako Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkituko gaitu, bai bertara etorrita eta bai 943 72 91 53 telefono zenbakira deituta, edo euskara@zumarraga.eus helbidera mezu bat bidalita. Eta telematikoki egin nahi bada: http://dos.cgssl.net/PortalV/5.52/SolicitudDetalle.aspx?id=DIKE