Eduki publikatzailea

Atzealdea

EUSKARAREN KALE ERABILERAREN EMAITZAK 2017

Urretxu eta Zumarragan, batez beste %22,3 elkarrizketa dira euskaraz kalean. Azken hamasei urteetan ez da ia aldaketarik.

2018·03·08


Urretxu eta Zumarragako udalek eskatuta, 2018ko martxoaren 7an aurkeztu ditu Soziolinguistika Klusterrak 2017ko euskararen kale erabileraren emaitzak. Honako hau V. Neurketa izan da, eta lau urtean behin egin da 2001 urtetik. Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko kideak egin zuen emaitzen aurkezpena, honako hauek laburbildu datezkeelarik:

  • Behatutako (7.706) elkarrizketen artean euskarazkoak %22,3 izan dira, 2013an %23,4. Kontuan hartzekoa da, neurketaren akats-tartea %95eko konfiantza maila duela.
  • Erabilera bere horretan dago azken hamasei urteotan. Lehen neurketan, 2001ean, %22,7koa izan zen erabilera eta hamasei urte beranduago %22,3koa da.
  • Lau zonalde neurtu ditugu. 1. Ibilbidean (Gernikako arbola, Euskadi Plaza, Iparragirre) eta 2. Ibilbidean (Secundino Esnaola, Labeaga, Gernika, Legazpi). Batez bestekoaren azpitik 4. Ibilbidean (Eitza auzoa) eta 3. Ibilbidean (Leturiatarren Enparantza eta Izazpi auzoa). Lehen bi ibilbideetan batez bestekoaren gainetik dago erabilera, %29tik gora; beste bietan, aldiz, baxuagoa, %13 eta %5,8 hurrenez hurren.
  • Emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago hitz egiten dute euskaraz gure herrietan, baina aldea ez da handia; %2,2 puntu gehiago emakumeek.
  • Datuak adinaren arabera aztertuta: haurrak (2-14 urte) dira euskara gehien erabiltzen dutenak, %29,5; ondoren, tartetxoarekin helduak ditugu %22,3. Erabilera baxuagoa dute gazteek (15-24 urte) %17,9 eta, azkenik, adinekoek (%13,1).
  • 2017ko neurketaren arabera, nagusiek, gehiago erabiltzen dute euskara haurrekin daudenean (%32,9), nagusi artean soilik daudenean baino %14,9. Zeharka bada ere, Urretxu-Zumarragako gurasoek belaunaldi berriei euskara transmititzeko borondatearen berri ematen digu datu horrek.

Haurrek jokabide hori, nolabait, errepikatzen dute, euskararen erabilera altuagoa baita nagusiekin elkartzen direnean (%37,5) eta beraiek hitz egiten dutenean (%20,9), adin bereko haurren artean daudenean baino.

 

Ondoren bertaratuek euren ikuspegiak eta kezkak adierazi zituzten, eta euskararen erabileran eragiteko asmoz, martxoaren 14a, arratsaldeko 18:30ean Zelai Ariztiko areto nagusian egingo den EUSKARALDIAren inguruko herri batzarrerako gonbidapena luzatu zen.

 

Txostenaren laburpena.