Eduki publikatzailea

Atzealdea

FESTA GIROAN ERASO SEXISTARIK EZ

Zumarragako Udalak, Zerbitzu Sozialak, Berdintasun eta Dibertsitatea arloaren ekimenez, Santa Isabel jaien baitan gerta litezkeen eraso sexisten aurkako mezu argia eta irmoa eman du jakitera bideo baten bidez. Ekintza honen bitartez, udalak gertaera hauen kontrako jarrera zorrotza agertzen du eta pil-pilean dagoen joera jarraituaz bideo baten bidez egin du. Bertan, jaiekin lotura berezia duten eta herriko kirol, kultura zein gizarte arloko hainbat zumarragarrek hartu dute parte. Udalak, bideoan agertzen diren pertsonek musutruk egindako parte-hartzea eskertu eta herritarrak mezuaren hedapenaren parte izan daitezen gonbitea luzatzen du.

2017·06·27