Eduki publikatzailea
Atzealdea

GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA SARI BANAKETA

ANDERE ILEAPAINDEGIAK irabazi du Gabonetako erakusleiho lehiaketa. Bigarren saria, JULITA MERTZERIAK irabazi du eta hirugarrena, ARGIKI ILUMINAZIOAK. Hiru aipamen berezi izan da: KUX KUX HAURRENTZAKO ARROPA DENDA, SALEGI HARATEGIA eta ENDAIA OKINDEGIA.

2018·12·20


Aurten, 33 dendak parte hartu dute (21 denda Zumarragakoak dira eta 12 Urretxukoa). Horietako 19k iazko lehiaketan ere parte hartu zuten.

Sari banaketa ekitaldia eguerdian izan da Urretxuko areto nagusian. Ekitaldian Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Jon Luqui Urretxuko alkateak, Rosa MaizaZumarragako ekonomiaren sustapenerako zinegotziak eta Maria Pavon Urretxu eta Zumarragako merkataritza teknikariak parte hartu dute.

Epaimahaiak irudimena, originaltasuna, mezuaren eraginkortasuna, kalitate estetikoa eta dendaren ohiko produktuak eta Gabonetako giroa erakustea baloratu du. Epaimahaia Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kide batek, merkataritza teknikari batek, Zumarragako eta Urretxuko udaletako teknikari batek eta Argazkia elkarteko kide batek osatu dute.

Hiru sari izan dira. Irabazleak 200 euroko bonoa, diploma eta Bertatik Bertara saskia jasoko ditu; bigarrenak 100 euroko bonoa, diploma eta saskia; hirugarrenak diploma eta saskia eta aipamen bereziek diploma.