Eduki publikatzailea
Atzealdea

GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN OINARRIAK

URRETXU-ZUMARRAGA 2019

2019·11·08


Lehiaketa, bakarra bi herrientzat, honako oinarrien arabera izango da.

  

1. Lehiaketa honetan Urretxu eta Zumarragako denda guztiak parte hartu ahal izango dute. 

2. Interesa duten establezimenduek, azaroaren 18tik 25ra bitarteko epea izango dute, biak barne, Urola Garaiko komertzioen ofizina teknikoan (Labeaga Kalea 56 , Urretxu).

3. Epaimahaia abenduaren 10etik 19ra bitartean pasako da, biak barne, erakusleihoaren muntaia lehenengo egunerako egin beharko delarik. Tarte honetan epaimahaiak erakusleihoak aztertuko ditu, merkatal ordutegian, hauek argiztatuak egon beharko direlarik 21:30ak arte, gauez ikusteko aukera egon dadin. Baldintza hau ez betetzeak, lehiaketatik kanpo gelditzea dakar.

4.   Sarien banaketarako kontutan izango diren alderdiak hauexek dira: irudimena, orijinaltasuna, erakusleihoaren itxuraren kalitatea eta gabon giroarekin duen zerikusia..

5.   Aipamen berezi bat eman ahalko du epaimahaiak, ezaugarri edota arrazoi zehatz batengatik erakusleiho bat bereiztu edo azpimarratu nahi duenean.

6.   Erakusleihoan dendaren ohiko produktuak azaldu beharko dira.

7.   Epaimahaia honako kideek osatuko dute:

§  Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kide bat.

§  Komertzio teknikari bat.

§  Urretxuko udalaren teknikari bat.

§  Zumarragako udalaren teknikari bat.

§  ARGAZKIA Argazkilari elkarteko kide bat.

 

8.    Abenduaren 19an eguerdiko 13:30etan sarien banaketa ekitaldia egingo da, Zumarragako Antio interpretazio zentroan.

9.    Sariak honela banatuko dira:

§   1. saria: Diploma+ Bertatik Bertara produktuen saskia + Herriko dendetan kontsumitzeko 200€ko Bonoa.

§   2. saria: Diploma+ Bertatik Bertara produktuen saskia + Herriko dendetan kontsumitzeko 100€ko Bonoa.

§   3. saria: Diploma+ Bertatik Bertara produktuen saskia.

§   Aipamen berezia: Diploma

 

10. Epaimahaiak aipamen berezia utz dezake bakarri hutsik.

11. Lehiaketarako izen-emateak oinarrien erabateko onarpena ekartzen du.

12. Erakusleiho-lehiaketarako izen-emateak, lehiaketa bultzatzeko burutuko den publizitate-kanpainan parte hartzeko balioko du.