Eduki publikatzailea

Atzealdea

GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN OINARRIAK URRETXU-ZUMARRAGA 2018

Lehiaketa, bakarra bi herrientzat, honako oinarrien arabera izango da.

2018·11·16


1. Lehiaketa honetan Urretxu eta Zumarragako denda guztiak parte hartu ahal izango dute.
2. Interesa duten establezimenduek, azaroaren 19tik 26ra bitarteko epea izango dute, biak barne, Urola Garaiko komertzioen ofizina teknikoan (Labeaga Kalea 56 , Urretxu).
3. Epaimahaia abenduaren 11tik 20ra bitartean pasako da, biak barne, erakusleihoaren muntaia lehenengo egunerako egin beharko delarik. Tarte honetan epaimahaiak erakusleihoak aztertuko ditu, merkatal ordutegian, hauek argiztatuak egon beharko direlarik 21:30ak arte, gauez ikusteko aukera egon dadin. Baldintza hau ez betetzeak, lehiaketatik kanpo gelditzea dakar.
4. Sarien banaketarako kontutan izango diren alderdiak hauexek dira: irudimena, orijinaltasuna, erakusleihoaren itxuraren kalitatea eta gabon giroarekin duen zerikusia..
5. Aipamen berezi bat eman ahalko du epaimahaiak, ezaugarri edota arrazoi zehatz batengatik erakusleiho bat bereiztu edo azpimarratu nahi duenean.
6. Erakusleihoan dendaren ohiko produktuak azaldu beharko dira. 
7. Epaimahaia honako kideek osatuko dute:
 Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kide bat.
 Komertzio teknikari bat.
 Urretxuko udalaren teknikari bat.
 Zumarragako udalaren teknikari bat.
 ARGAZKIA Argazkilari elkarteko kide bat.
8. Abenduaren 20an eguerdiko 13:30etan sarien banaketa ekitaldia egingo da, Urretxuko Udaletxean.
9. Sariak honela banatuko dira: 
 1. saria: Diploma+ Bertatik Bertara produktuen saskia + Herriko dendetan kontsumitzeko 200€ko Bonoa.
 2. saria: Diploma+ Bertatik Bertara produktuen saskia + Herriko dendetan kontsumitzeko 100€ko Bonoa.
 3. saria: Diploma+ Bertatik Bertara produktuen saskia. 
 Aipamen berezia: Diploma
10. Epaimahaiak aipamen berezia utz dezake bakarri hutsik.
11. Lehiaketarako izen-emateak oinarrien erabateko onarpena ekartzen du.
12. Erakusleiho-lehiaketarako izenemateak, lehiaketa bultzatzeko burutuko den publizitatekanpainan parte hartzeko balioko du.