Eduki publikatzailea
Atzealdea

GAUR AURKEZTU DA ZUMARRAGAKO AZOKA PROIEKTUA ZELAI ARIZTI KULTURETXEAN

Azoka berritzeko proiektu bat, bertako produktuaren aldeko apustuarekin.

2019·03·04


Mikel Serrano Alkateak hasiera eman zion ekitaldiari. 2013tik egindako lanketari buruz hitz egin zuen, Bertatik Bertara proiektuarekin lanean jardun dute ordutik. Proiektu hori, baserriko produktuak sustatzeko asmoz sortu zen. Oraingoa, batez ere erdigune bezala Santa Lutzi peria eta asteburuko merkatua dituela dio. Postuentzako araudi berri bat egin da, Periaren xarma mantentzeko asmoz, bertako ekoizle eta artisauei garrantzia emanez. Periaren espazioak ere berriro antolatu egin dira, zaldiari behar duen garrantzia emanez.
Guztira 248.580€-ko aurrekontua duen proiektua da. 152.110€ Udaletxetik eta 96.470€ Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldunditik.
Mikelek, Ekonomiaren Sustapena Herri Garapena eta Berrikuntza zinegotzia den, Rosa Maizari pasa dio hitza proiektuaren inguruko datu eta azalpenak eman ditzan.
Esan duenez, proiektu honen helburua merkatua sustatzea da, kontsumitzaile berrien beharrei moldatuz. Bai herrian, zein herritik kanpo. Landa garapena sustatuz eta etorkizunerako merkatu baten aldeko apustua eginez. 
Ikerketa lan handia egin da merkatu bezeroak direnak eta ez direnak, zein bailarako agente sozioekonomiko ezberdinei elkarrizketatzen. Baita ere inguruko beste merkatuak bisitatuz, probintziatik kanpokoak ere. Bezero misteriotsuaren teknika erabili da, baita eztabaida tailerrak. Hortaz aparte, Azokaren gunea beste hainbat ekintza kulturaletarako ere baliozkoa dela argi utzi nahi izan du.
Lanketa hau egin eta gero zenbait ondorio atera dira; bezeroak elikadura onuragarriago bat nahi dute, produktu aniztasuna, bertako produktua, ekoizle gazteentzako etorkizunerako aukerak bilatu… Zenbat eta gauza gehiago gertatu Azokan, balore handiagoa sortuko da.
Orokorrean iraganeko herrimina jasotzen da, ondorio hauek Zumarragako Azokaren markaren kontakizuna sortzeko beharrezko oinarria dira. Asteroko merkatuaren marka izango dena.
Zumarragako Azokak iragana du erreferentzia puntu bezala, nekazaritza eta saskigintzan oinarritutako ekonomiaren garaia, ondorengo industrializazio eta krisi garaiekin. Rosak aipatu duenez, Zumarragako Azokaren Marka gure burura begiratzen dugunean sortzen da, iraganera begiratzean, eta sortu dugun konfliktorik gabeko gizarte anitz eta ezberdina ikusten dugunean
Garai bat hurrengoarekin josten joan den Herria, jendea josten bere identitatearen barruan. Horregatik Zumarragarren ohorezko marka bat izatea bilatzen da.
Bertako produktua, artisautza, kultura… hauek dira Zumarragak mundura erakutsi nahi dituen baloreak. Guzti hau herriaren erdigunean, plazan, gure lurraldeko hoberena erakusten den gunea, gure kultura… gure artean egoteko gunea. Gure artean erlazionatzeko gunea, gure kulturarekin eta iraganarekin bat egiteko. Sinboloaren borobilen arteko loturetan islatzen dena.
Gainera, lan honek: bezero, agente, saltzaile zein erabiltzaile ezberdinek aurrera begira identifikatu dituzten erronkak jasotzen ditu, proiektuko hurrengo pausoak izango direnak. Prozesu baten hasiera da, bertan aipatutako guztiek partehartuko dute ekintza bakoitza zehazteko eta orokorrean guztiari forma emateko. Besteak beste, baserritarren nabea Zumarragako Azokaren irudia islatzeko.