Eduki publikatzailea
Atzealdea

GAUR GOIZEAN EUSKAL HERRIKO ITZULIAREN AURKEZPENA EGIN DA ZUMARRAGAKO UDALETXEAN

Bertan aurtengo edizioak izango dituen ibilbideak eta datuak aurkeztu dira eta udaletxe eta antolakuntzaren arteko kontratua sinatu dute.

2019·02·27


Julian Eraso, Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileak, izandako harrera ona eskertu dio Zumarragari eta bereziki, Mikel Serrano alkateari. Berriro ere proiektu honen parte izateagatik. Aurtengo Itzulian, Zumarragak toki pribilegiatua izango du. Sei etapetatik bi herritik pasatuko direlako, lehenengo bi etapak zehazki. Itzuli osoko ibilbidea Pedro Horrillo, zuzendari teknikoak azaldu du.

Zumarragan hasi eta amaituko den lehen etapa, 11,3 km-ko  banakako erlojupekoa izango da. Apirilaren 8an izango da eta Antioko baselizatik pasako da. Hurrengo eguneko etapa Zumarraga-Gorraiz izango da, 149,5km izango ditu eta Zumarragako Udaletxean hasiko da.

Itzuliaren aurkezpen ofiziala martxoaren 27-an izango da, Antioko interpretazio zentroan.