Eduki publikatzailea

Atzealdea

GURASO ESKOLAK BERRIRO EKINGO DIE BERE SAIOEI

Gabonetako atsedenaldia eta gero, Zumarragako Udalak, Elkar Zain ekimenaren barruan antolatu duen Guraso Eskola berriro jarriko da martxan astelehen honetan, hilak 14an.

2019·01·11


Hilabete honetan, beste saio bat izango da 28an. Honakoan eta datozen asteetan egingo direnetan datozen gaiak jorratuko dira, besteak beste: hizkuntzak estereotipoen sorkuntzan duen eragina, zaintza eta norberaren zaintzaren garrantzia, edota berdintasunarekin erabateko lotura duen erantzunkidetasunaren kontzeptua. Gainera, kontuan hartu behar da, martxoaren 8a ate joka dagoela eta aurten ere, inpaktu handiko eguna izango dela aurreikusten da.

Saioak Zelai Arizti kultur etxean izaten dira, 14:45 eta 16:15 bitartean eta bere bizitza personal zein profesionalean hezkuntza bere eginen artean duten edozein pertsonari zuzenduta daude. Jakintza elkarbanatzeaz gain, experientziak eta gogoetak konpartitzeko espazioa ere bada. Informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko Gizarte Zerbitzuetara deitu daiteke, 943 729155 edo gizarte@zumarraga.eus-era idatzi.