Eduki publikatzailea
Atzealdea

GURASOEN ERANTZUNKIDETASUNA ETA AHOLKULARITZA JURIDIKOA ESKAINIKO DUEN UDAL ZERBITZUAREN AURKEZPENA

Mikel Serrano alkateak ireki du ekitaldia AGIPASEko kideak aurkeztuz. AGIPASE, familien arteko gatazkak konpontzeko Gipuzkoako elkartea da, eta horien ordezkari Amaia Nuñez Familia abokatua, Arantxa Bergara Familia bitartekaria eta Julia Rodríguez Psikologo bertaratu dira azken urteetan izan diren aldaketen berri emateko.

2019·02·12


Proiektua, banandutako gurasoei edo familia egitura berriei  laguntza eskaintzean datza. Alde batetik, haien seme-alabekin behar duten orientazioa eskainiz, eta bestetik beharrezko aholkularitza legalarekin lagunduz. Honen guztiaren helburua, gurasoak horrelako egoeratan aurkitzen direnean laguntzea da, banaketaren ondoren edo bitartean gerta daitezkeen erronkei aurre egin ahal izateko.

Azken urteetan familia ereduak eraldatuz joan dira. Aita, ama eta seme alaben egitura tradizionala atzean gelditu da eta beste eredu konplexu eta anitzagoak agertu dira; berriz eraikitako familiak, bi nukleokoak, monoparentalak, etab. Horregatik egoera berri horietara moldatu beharra dago. AGIPASEKO kideek diotenez, problematika berri horiek azken urteetako datuetan argi irudikatzen dira.

2017-tik eskaintzen duten zerbitzuak %20-ko hazkundea izan du. Erabiltzaileen profilari dagokionez ere, aipatzekoa da bi gurasoentzako arreta kopurua hazi egin dela, nahiz eta emakumezkoena mantendu egin den. Adinari dagokionez, 46-55 urte bitartekoen kopuruak ere gora egin du eta 26-35 bitartekoak behera. Orokorrean artatzen diren gazte gehienak 11-15 urte bitartekoak dira.
Zaintza motari erreparatuz, %41 definitu gabekoak dira eta nabarmentzekoa da 2017-ko datuekin alderatuta zaintza partekatua %11 hazi da eta ama-zaintzak ordea %26 egin du behera. Aldaketa guzti hauek, 2015-ean onartutako Familia harremanen legearen ezarpenaren ondorioak dira.

AGIPASE-ko kideek argi uzten dute kasu guztietan seme-alabentzat onuragarriagoa den irtenbidea bilatzeko egiten dutela lan eta alde guztien arteko adostasuna bilatzen dutela, egoera bakoitzari moldatutako arreta eskaintzen.

Honen harira, Mikel Serrano alkateak, gogorarazi egin du Urolako Trenbide zaharreko eraikinean oinarritutako proiektua. Udalak berriro erabilgarri bihurtzeko asmoa du eta bertan, besteak beste, familien artean biltzeko gunea eta emakumearen etxea kokatzea planteatzen da. 
Kontuan izanda 2017an proiektua froga moduan jarri zenetik bizi duen hazkundea (46 kasu izatetik 2018-an 61 izatera) dagoeneko, herritar guztien eskura dagoen  udal zerbitzu bat dela esan daiteke. 

Zerbitzua hileko bigarren asteartetan eskaintzen da Iparragirre kalean  1. 3º solairuartean. Zumarragan erroldatuta dauden eta banaketa prozesuan dauden familia guztiek dute bertan parte hartzeko aukera, Gizarte Zerbitzuaren bitartez edo 666558195 telefonora deituta. Zerbitzua doan da, Zumarragako Gizarte-Zerbitzuetako departamenduak finantziatua.