Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hasi dira dagonekeo Zumarragako Urtubi baratze parkeko obrak

Eremu honetan hainbat erabilera ezberdin aurreikusten dira ohiko parke egitura batez gain hala nola aisialdirako baratze eremua, zakurrentzako parkea, bertako landaretza potentziala sustatuko duen birika egitura eta ohiko parke baten egitura.

2018·12·20


José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak Urtubi baratze parkeko obrak bisitatu dituzte. Eremu degradatuak berreskuratzeko programaren barruan eta ‘Gipuzkoa Klima 2050’ klima aldaketari aurre egiteko estrategian oinarri hartuta garatzen den proiektua da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zumarragako Udalak era koordinatuan egikaritzen da, Udalak obraren zuzendaritza bere gain hartzen du. Inbertsioa 228.184€-koa da eta lanak gauzatzeko epea sei hilabetekoa da. Eremu honetan hainbat erabilera ezberdin aurreikusten dira ohiko parke egitura batez gain hala nola aisialdirako baratze eremua, zakurrentzako parkea, bertako landaretza potentziala sustatuko duen birika egitura eta ohiko parke baten egitura.

Gaur egun ingurune honen erronka nagusia da egun dauden desnibel topografiko handiak gainditzea eta herri erabilera aktibo baterako baratze parkea egituratzea. Ondorioz, proiektu honetan egungo arazo hauek aukera bilakatuko dira eta ingurune hau herritar guztientzat zabaldu, eremua ezagutarazi eta erabilera publiko ezberdinetarako egokituko da.

Jarduera eremuak 17.250 m2 inguruko hedadura du orokorrean eta izena ematen dion

sakonunearen oinean kokatua dago. Eremu honen iparraldean eremu urbanizaezin bat du erabat begetalizatua dagoena, ekialdean Antiguako ermita legoke eta goikaldetik Urtubi auzunea dugu dentsitate baxuko etxebizitzez osatua. Hegoaldean Beloki hiribidea eta Orbegozo fundazioaren eremua leudeke, mendebaldean berriz, GI-631 errepideak mugatzen du azpiko pasabidearekin herrigunera konektatuz.

Urtubiko berde-gune honek hainbat potentzialitate ezberdin ditu maila ekologiko zein sozialean gainera herrigu earekin duen gertutasunak herritarren erabilerarako aukera paregabeak eskaintzen ditu. Hau guztiaren ondorioz parke periurbano bat eratzeko aukerak biltzen ditu eremuak herritarren aisialdi osasuntsu bati bideraturiko bereizgarriarekin. Izan ere eremu honetan hainbat erabilera ezberdin aurreikusten dira ohiko parke egitura batez gain hala nola aisialdirako baratze eremua, zakurrentzako parkea, bertako landaretza potentziala sustatuko duen birika egitura eta ohiko parke baten egitura.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Zumarragako Udalak burutuko dituzten obrei esker, honako azpiegitura hauek eraikiko dira:

 

Ibilbide nagusia eta sarbideak

Ibilbide honek 3 sarrera ditu. Beloki Hiribidetik gora igotzeko egun dauden eskaileretatik sarrera bat egokituko da eta beste sarbidea GI-631 errepidea zeharkatzen duen tuneletik izango da. Ibilbideak 2 m-ko zabalera izango du eta harri xehe trinkotuzko zoru batez osatua legoke. Aldi berean ibilbide honek areta drenante bat eramango du albo batean, mendi magaletik datozen urak bilduz. Bide nagusi honek, parkeko egonleku guztietara iristea ahalbidetzen du.

 

Bigarren mailako ibilbideak

Tuneletik bide nagusira sarbidea izateaz gain, bigarren mailako bide batetik, fitodepurazio sistemadun urmaela izango duen egonlekura doan bigarren mailako bide batera ere sarbidea egongo da. Honek belarrezko zorua izango du eta 2 m-ko zabalera. Bestetik, fitodepurazio sistemadun urmaela izango duen egonlekua eta baratze parkearen amaiera den egonlekua lotzeko bigarren mailako beste bide bat egongo da. Honek ere, belarrezko zorua eta 2 m-ko zabalera izango dituelarik.

 

Baratze publikoak

Baratzen eremua parkearen goikaldean kokatuko da. Sarrera Beloki hiribidetik egokituko da eta inguruan kokatuko da erabilera anitzeko etxola non lanabesak eta aldatzeko takila komunitarioak edukiko dituzten simaurra pilatzeko konpostatze gune nagusi batekin batera eta baita irisgarritasun mugatua duten erabiltzaileentzat sarrera inguruan kokatuko dira altxatutako parterreak. Sarrera horretatik abiatzen den bidearen inguruan jarraituko du baratze parkeak eta orotara 56 partzela izango ditu. Gainerakoan baratze eremuetan bertan ur hartune kolektiboak, bertako materia organikoaren konpostatze guneak eta atsedenguneak izango dira.

 

Fitodepurazio sistemadun urmaela

Mendiko ura eta euri urak iritsiko dira urmael honetara erreten ireki bidez. Putzuaren ertzak naturako elementuez mugatua egongo da, bertan botatako zuhaitzekin eta harri kozkor handiz osaturiko aldi baterako hezegune natural bat izango da. Filtrazio geruza desberdinek eta hezegunetako landare sustraiekin fitodepurazio sistema bat osatuko da, uraren kalitatea bermatzeko.

 

Bioingeniaritza erabiliz sortutako erreka naturalizatua

Urmaeletik datozen euri uren ur-emaria mantsotzeko eta putzuak sortzeko egurrezko 3 egitura eraikiko dira. Ura mantsotu eta potzuak sortaraziko ditugu modu hontara.

 

Zakur parkea

Zakur parkea parkearen beheko aldean egitea proposatzen da. Partzela honetan, zig-zag itxurako jolasak, jauzi egiteko jolas desberdinak eta landare desberdinak ezarriko dira. Modu honetara, txakurrei egokitutako ondo pasatzeko gune bat eratzea da helburua.

 

Jolas gunea

Elementu naturalez osaturiko jolas elementuak izango ditu eta haurren jolas sen intuitiboa sustatzea bilatuko duen ingurunea bihurtuko da.