Eduki publikatzailea
Atzealdea

HEDATUZ, GIZARTE ELKARTEEN BISIBILIZAZIOA’ LABURMETRAIAK, ZELAI ARIZTI KULTUR ETXEAN

Gizarte laburmetrai hauek Bideak Zabalduz eta berdintasun tailer ezberdinetan landuak izan dira, hauek AGISAS (Gipuzkoako Gizarte Integratzaile eta Animatzaile Soziokulturaleen Elkartea) kudeatu dituelarik

2019·09·17


BIZIBIDE (Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkartea), BIHOTZEZ (Kardiopatiak dituzten haurren familien elkartea), AGIAC (Gipuzkoako Antikoagulatu Elkartea) eta AGISAS (Gipuzkoako gizarte integratzaile eta gizarte eta kultura animatzaileen elkartea) elkarteek, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza,eta Caixabank erakundeen babesarekin “HEDATUZ, gizarte elkarteen bisibilizazio” ekimena antolatu dute. Ekimena gizarte egitasmo ezberdinen lana zabaltzean datza, eta honen helburua Gipuzkoan lan egiten duten elkarteen gizarteratzea bultzatzea da.

Proiektua osatzeko, elkarte bakoitzak hainbat tailer antolatu ditu 2018an zehar, eta, bertan, euren beharrak islatzen dituzten hainbat laburmetraia grabatu eta ikus entzunezko proiektu sortu dituzte.

Elkarteek laburmetraia hauen mezuak eta gidoiak landu dituzte eta antolatutako ekintzetan, grabaketak egiteaz gain, pertsonen heziketa eta gizarteratze prozesuak ere landu dira.

Guztira, bost laburmetraia sortu dituzte: BIZIBIDE elkarteak “El Vuelo de las Mariposas” izenekoa, BIHOTZEZ elkarteak “Tocados por el corazón” eta “Reportaje BIHOTZEZ” eta AGIAC elkarteak “Inténtalo, todo es posible” eta “Reportaje AGIAC” . Honez gain, AGISAS elkarteak antolatutako berdintasun tailerretan, “La Familia Lo Primero” laburmetraia grabatu zuen eta, bertan, familia barruan sortutako indarkeria egoerak aztertu dira. Hau ere proiektatuko da HEDATUZ ekimenean.

Lan honetan zehar, eragile desberdinak parte hartu dute eta Alazne Etxeberria eta Oscar Terol aktoreen kolaborazioa izan da.

Hala, datorren irailaren 20ean, laburmetraia hauek ikusteko aukera izango da Zelai Arizti Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte. Laburmetraien edizioan azpitituluak euskaraz izango dira eta gorrentzako keinuen hizkuntzak gehitu dira.

Era berean, antolakuntzatik jakinarazi dute ezinbestekoa dela kolonia, krema, lozio edo bestelakorik ez eramatea, kalte larria eragiten dietelako sentsibilitate anizkoitza duten pertsonei.