Eduki publikatzailea

Atzealdea

HIRU GAZTE LANGABE KONTRATATZEKO PLANA

Lanbidek martxan duen 2014-2020 Gazte Enplegu Programaren barruan kokatzen da laguntza hau.

2018·10·29


Zumarragak, programa honen barruan, 17-29 urte bitarteko 3 gazte kontratatzeko plana eskatu du: bata artxibo, bestea komunikazio eta hirugarrena ekonomiaren sustapen lanetarako. Hautaketa prozesuaren ondoren, aukeratuei 8 hilabeteko kontratua eskainiko zaie lan-jardun osoz.

Planaren helburua da enplegurik ez duten gazteak lanean txertatzea, zeren, gazte horiek prestakuntza izanagatik, zailtasunak dituzte enplegua lortzeko.

Finantzaketari dagokionez, Lanbidek 53.000 €rekin lagunduko du, eta gainerakoa Zumarragako Udalak jarriko du.

Ekimen honetan interesa duten gazte langabeek Lanbideko bulegoan, UGGASAko bulegoan (Zelai Arizti kultur etxean), edo Lanbideko web orria eman beharko dute izena azaroaren 2 baino lehen.