Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hitzaldia

Zumarragako Udalak irailean martxan jarritako Elkarzain proiektuaren barruan, hitzaldia egingo da bizitzaren amaierako laguntza eta doluaren inguruan.

2018·09·28


Lori Thompsonek, Psikologian doktoreak, Matia Fundazioaren arreta psikosozialaren inguruko zerbitzuaren arduradunak, bizitzaren amaierarekin erlazionatutako aspektu ezberdinen inguruan hausnartuko du. Helburua, oso aurreratua dagoen gaixotasuna eta bizitzaren azkeneko aldia modu hobean eramaten laguntzea izango da. Modu berdinean senideen heriotza gainditzea.

Hitzaldia datorren ostegunean, urriak 4, izango da, Zelai Arizti Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00-18:30 bitartean. Jarraipena izango du legezko alderdien inguruko beste saio formatibo batekin, abenduaren 10ean. 

Era berean urrian “Death café” jarriko da martxan, honen helburua heriotzaren inguruan, modu informalean eztabaidatuko duen talde bat osatzea da. Kontzientzia soziala eta heriotza modu naturalean tratatzea bultzatzeko helburuarekin.

Hau guztiarekin herritarrak sentzibilizatu nahi dira bizitzaren amaieran lagunduko duten komunitateak sortzearen inguruan.