Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hotzari aurre eginez, euskaraz goxo-goxo.

Joan den larunbatean, abenduaren 2an, beste behin ere, hainbat euskaldun berri eta zahar Urretxuko udaletxeko atarian elkartu ziren mahaiaren bueltan euskaraz aritzeko asmoz.

2017·12·04


Mintzodromoa, Urretxu eta Zumarragako Udalek Udal euskaltegiarekin elkarlanean antolatzen dute, eta bertan ikasturtean zehar mintzalagun izan ohi diren euskaldun berri eta zaharrak beste hainbat herritarrekin solasean aritu ohi dira hiru gairen inguruan. Aurtengoak, gustuko izenak, esaera zaharrak eta txikitako lekuak.

Kafea eta pastak ere tarteko, ordubetea motz geratu zitzaien guztiei, konturatzerako, gai aldaketa proposatu eta taldez aldatu behar izaten baitzuten, euren artean ere saretzeko.

Bukaeran, kanpoko argazkia ikusirik, tarte goxoa pasa zutenik ezin uka!