Eduki publikatzailea

Atzealdea

IGNAZIOTAR LURRALDEAK EUROPAKO EDEN SARIA JASO DU

Europako Batzordearen EDEN sarien 8. edizioaren Espainiako irabazlea izan da Ignaziotar Lurraldea.

2017·12·21


Europako Batzordearen EDEN sarien 8. edizioaren Espainiako irabazlea izan da Ignaziotar Lurraldea.

Edizio horretan “Kultur turismoa” izan dute ardatz. Epaimahaiaren arabera proiektu saritua Europako EDEN Sarea osatzen duten talde bikainaren ildoan kokatzen da, eta turismoaren konpetitibitate eta jasangarritasunaren alde Europar Batasunak burutzen dituen ekimenen barruan kokatuta dago.

Debagoiena, Urola Erdi eta Urola Garaia eskualdeek jasangarritasunean, gizartearen babes sozial, tekniko eta politikoa oinarri dituen proiektua aurkeztu dute. Eta, horrekin batera, lurrarekiko lotura eta bertako ondarean oinarritutako proposamena izatea ere kontuan hartu diete.

Errekonozimendu ekitaldia FITUR 2018 ekitaldiaren baitan kokatuko da, eta irabazle izan diren beste estatuetako kideekin batera, sari-banaketa 2018ko martxoaren 22an izango da Bruselan.