Eduki publikatzailea

Atzealdea

Inaziotar Bideariari buruzko erakusketa ibiltaria ireki da Antio interpretazio zentroan.

Erakusketa Inaziotar Bidearen hasiera da: Ignazio Loiolakoak 1522. urtean Azpeitiatik Kataluniako Manresa hirira egindako ibilbidea.

2018·03·27


Informazio panelen bidez, 150 kilometrotan zehar Euskadi zeharkatzen duten zazpi etapen berri ematen da. Bertan, sei eskualde ezagutzeko parada eskaintzen zaigu: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabar Errioxa.

Erakusketa Zumarragan hasi da, eta hiru aste egongo da Antio interpretazio zentroan. Ondoren, Azpeitian izango da apirilean, Arantzazun eta Araian maiatzean, Aldan ekainean, Santikurutze Kanpezun uztailean eta Guardian eta Lapuebla de Labarcan abuztuan. Azkenik, euskal hiriburuetan erakutsiko da.

Horrekin lotuta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Departamentutik Inaziotar Bideko lehen liburuxka argitaratu da. Eta, gainera, Inaziotar Bidea bizikletaz egiteko lanean ari dira.