Eduki publikatzailea

Atzealdea

IRAGARKIA

HONDASUN HIGIEZINEN ZERGA


A. Famili ugari izateagatiko hobaria

Famili ugari izateagatiko hobaria eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31 arte. Hobariak ondorengoak izango dira, kuota osoaren %50eko hobaria 3 seme-alaba izanda, %70ekoa 4 seme-alabekin eta %90ekoa bost edo gehiagorekin, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean eta egoera hori frogatzen duten bitartean. Beste kategoria guztietako familia ugariek ere %50eko hobaria izango dute.

Online tramitazioa: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudDetalle.aspx?id=BIBI&idioma=eu-ES

 

B)  Alokairua

Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria izango dute, Etxebizitza Hutsen Programaren barruan edo antzeko beste udal zein foru programen barruan erabiltzen lagatzen diren ondasun higiezinak, 2002ko abenduaren 30ean Eusko Jaurlaritzak emandako 316/2002 Dekretuak arauturikoaren arabera.

 

TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Famili Ugariendako Hobaria

Famili ugari izateagatiko hobaria eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31 arte. Udal zergaren kuotan %25eko hobaria izango dute, 13,99 ZF-rainoko potentzia fiskala duten ibilgailuek, baldin eta familia ugariko kideren batena bada; beti ere, kontuan hartuz, onura familia ugari bakoitzeko ibilgailu batek gozatu ahalko duela

Online tramitazioa: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudDetalle.aspx?id=BIVE&idioma=eu-ES