Eduki publikatzailea
Atzealdea

ITZULPEN LAN BATERAKO BEKA

Deialdiaren oinarriak:

1. Xedea.

Oinarri honen xedea da beka baten oinarriak zehaztea testu bat itzultzeko.


2. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek parte-hartu dezakete:

a) Unibertsitate lizentziatua edo graduatua izatea.

b) Euskara maila egiaztatzea: C1 (EGA) ala C2.

3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Zumarragako Udaleko eskaera orri ofizialarekin batera https://labur.eus/zsKug eta nortasun agiriaren kopiarekin batera, 

a) Lizentziatura edo gradua legez onartutako unibertsitateren batean egin izana egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.

b) Espediente akademikoa.

c) Itzulpengintzaren alorrean izandako esperientzia profesionala egiaztatzen duten agiriak.

d) Euskara ziurtagiria.

4. Izaera.

Beka honen bitartez, gazteleratik euskarara itzuli nahi da Udaleko Artxiboko Teknikari eta Historian Garaikidean Doktoreak burutu duen ikerketa lana. Bertan, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan gordetzen diren Areriako Alkatetza Nagusiko XVI. mendeko eskribauen eskriturak hartu dira oinarri, eta mende horretako zumarragarrek zituen kezkak, arazoak eta horiei eman zizkieten irtenbideak ezagutarazi nahi dira hainbat ikuspuntutatik.


5. Bekaren baldintzak.

Beka honen iraupena lau hilabetekoa da, eta guztira 598.000 karaktere inguruko dokumentua itzuli beharko da, ekainaren 1etik urriaren 1a bitarteko epean.


Irabazten duen bekadunari emango zaio lana, eta horrek konfidentzialtasun osoz gorde beharko du.

Bekadunak ikerketa lanaren egilearekin eta euskara zerbitzuko teknikariarekin zalantzak argitzeko aukera izango du.

 

Itzulpena liburu modura argitaratuko da gaztelerazko bertsioarekin batera.

6. Zenbatekoa.

Beka 1.200 €koa izango da.

7. Beka emateko irizpideak.

7.1. Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a) Espediente akademikoa: Itzulpen eta Interpretazio lizentzian, Historian, edota Euskal Filologian egindako ikasketei dagokienean gehienez 20 puntu. Beste karrera bat izateagatik gehienez 10 puntu.

Irizpide hau espediente akademikoaren batez besteko notaren araberakoa izango da 10eko eskalan. Hau da, batez besteko nota 10 bada, 20 puntu. Hortik behera proportzioan.


b) Itzulpengintza alorreko esperientzia profesionala: orain arte egindako itzulpen lan guztiak balioetsiko dira, bakarka nahiz taldean eginak. Orri bat 1800 karaktere kontsideratuko dira (hutsuneak barne), eta 50 orriko, 5 puntu. Gehieneko puntu kopurua, 30 puntu izango da. 


7.2. Esleipen proposamena.

Irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu udaleko teknikariek osaturiko Epaimahaiak. Epaimahaia Udaleko Idazkariak, Artxibozainak eta Euskara Teknikariak osatuko dute.


Bekak esleitzeko proposamena egingo da puntuaziorik handiena lortzen duen eskaeren alde. Berdinketarik gertatzen bada, lehentasuna emango zaio lizentziatura edo graduan izandako espediente akademikoari.

Irabazleak, hala hobetsiko balu, lana hurrengo hautagaiarekin erdi banatu lezake, ondorioz beka ere banatuko litzateke.


8. Beka ordaintzea.

Beka bi zatitan ordainduko da:

- %60 beka ematen den unean.
- Gainerako %40a lana bukatu eta, Udal Epaimahai Teknikoak, emaitzaren gaineko txosten positiboa aurkeztutakoan.

9. Bekadunen betebeharrak.

Bekadunak konpromisoa hartzen du oinarri hauetan agertzen diren baldintzak betetzeko.


Agindutako lana beteko ez balitz, edo lanak Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitaterik izango ez balu, ordura arte jasotako dirua itzuli beharko litzateke.


10. Eskaerak aurkezteko epea.

Beka eskaerak Zumarragako udaletxean aurkeztu beharko dira beharrezko diren ziurtagiriekin 2019ko maiatzaren 15eko 14:00ak baino lehen, bai udaletxera bertaratuta (goizeko 9:00etatik 14:00etara), bai telematikoki helbide honetan: https://labur.eus/UOBC6