Eduki publikatzailea

Atzealdea

KIROLA ETA ENPRESAREN IKUSPEGITIK, ZAILTASUNAREN KUDEAKETARI BURUZKO HITZALDIA ZUMARRAGAN OTSAILAREN 17AN

MATXALEN ZIARSOLO (BERA BERA KAPITAIN OHIA), IGOR BARANDIARAN (WAVE GARDEN KUDEATZAILEA) ETA IÑIGO DIAZ DE CERIO (FUTBOLARI OHIA ETA PIOLET FUNDATZAILEA) HILZARIEKIN SOLASALDIA.

2017·02·14


Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kirolgi Fundazioaren eskutik, Zumarragako Udalaren laguntzarekin batera, formakuntza saio bat antolatu da enpresa eta kirol elkarteei zuzenduta. La Antigua interpretazio zentroan elkartuko dira 3 hizlariak beraien esperientziak elkarbanatzeko, otsailaren 17an goizeko 9:00etatik 10:30etara.

Helburua kirola eta enpresa munduko benetazko adibide ezberdinak erakustea da. Antzekotasuna dute eta giro bateko zein besteko esperientziak baliagarriak suertatu daitezke egunerokotasunean aurkitzen diren zailtasunaren kudeaketan.

Workshop hau Foru Aldundiaren 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren barne dago, Kirolgi programaren laguntzarekin. Goi mailako kirolak eskaintzen dituen baliabide eta aukerak erabili nahi dira enpresekin elkarlanean aritzeko, ekonomiari bultzada gehigarri bat emateko asmoarekin.

Besteak beste hitzaldi formatu hau garatu da Gipuzkoako eskualde ezberdinetan. Kirolean eta enpresan aritzen diren (edo aritu diren) hizlariak izango dira bertan, bi mundu hauek komunean dituzten gaiak aztertuz, beraien esperientzia pertsonalak azalduko dituzte. Ikuslegoa azaltzen diren egoera ezberdinekin identifikatuta sentitu arazi nahi da. Hitzaldi bakoitzean gai ezberdinak jorratuko dira eta Zumarragako kasuan zailtasunaren kudeaketa landuko da.