Eduki publikatzailea

Atzealdea

KOBRANTZA IRAGARKIA

Herritar zergadun guztiei jakin erazten diegu, 2018ko urteari dagozkion Hiri eta Landa izaerako Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketa egiteko borondatezko epea, ordainketa egiteko lekua eta moduak honakook izango direla:

Ordainketa epea:

2018ko maiatzaren 15etik uztailaren 3ra bitartean, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean

Ordainketa egiteko lekua eta modua:

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko dira. Ordainketa Banku eta Aurrezki Kutxa laguntzaileen bidez egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Zergadunak ez badu ordainagiria jaso, Udaleletxeko Zergabilketa bulegoan (Euskadi enparantza, 1) eskatu beharko du. Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan izan ezik, honako hau izango da: 9:00 etatik 14:00etara

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunak zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak sartuko dira.