Eduki publikatzailea
Atzealdea

KOBRANTZA IRAGARKIA

Herritar zergadun guztiei jakin erazten diegu, 2019ko urteari dagozkion Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Udal zergaren  ordainketak egiteko borondatezko epea, ordainketak egiteko lekua eta moduak honakoak izango direla:

Ordainketa epea:

Martxoaren 1tik Apirilaren 23ra bitartean.

Ordainketa egiteko lekua eta modua:

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko da. Ordainketa Banku eta Aurrezki Kutxa laguntzaileen bidez egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Zergadunak ez badu ordainagiria  jaso,  Udaleko Zergabilketa bulegoan (Euskadi enparantza 1) eskatu beharko du. Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan izan ezik, honako hau izango da: 9:00 retatik 14:00 tara

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunak zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak sartuko dira.

 

Datu bereizgarrienak 

- Aurten aurreko urteko tarifak mantentzen direla.

- Erroldan dauden ibilgailuak guztira 5.729 dira, hauetatik turismoak 4.888.

- 2019 urteko erroldan kobratuko den kuota garbia 645.797,97€ takoa izango dela.