Eduki publikatzailea
Atzealdea

KULTURA DIGITALAREN ASTEA ZUMARRAGAN, MAIATZAREN 3tik 8ra

1
Zer da Kultura Digitalaren Astea?

2019·04·09


Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak, Udalaren laguntzarekin eta Kode Eskolarekin, Kultura Digitalaren gaiari buruzko aste bat martxan jarriko du haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz.
Kultura Digitalaren Astearen helburua da Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek gizarteari aurre egiteko gaitasun digitalak garatzea eta haien garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzearen gain, sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzen da.
Bigarren edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Zumarragako udalaren laguntzarekin garatuko da maiatzaren 3tik 8ra, non herritarrek aukera izango dute antolatutako eskaintza zabalean parte hartzeko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian programazio-tailerrak eskainiko dira herriko Euskadi Plazan; eta bestetik, ikastetxeetan landutako proiektu teknologikoen aurkezpenak egingo dira. Honez gain, herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza ere izango dira karpan.
1