Eduki publikatzailea
Atzealdea

LARUNBATETAN IREKITZE-ORDUTEGI BERRIA ISPILLA KIROLDEGIAN

Kirolak batzordeak larunbat arratsaldetan irekitze-ordutegia zabaltzea erabaki du

2019·10·11


Polikiroldegiko kantxan jarduerak gora egin duenez -horien artean partiduak-, Kirolak batzordeak larunbat arratsaldetan irekitze-ordutegia zabaltzea erabaki du. Hori dela-eta, urriaren 19tik aurrera, larunbatetan Ispilla kiroldegiko instalazio guztiak 20:00etan itxi beharrean, 21:00etan itxiko dira.