Eduki publikatzailea

Atzealdea

MAPA TOPONIMIKO BERRIA

Joan den urtarrilaren 24an plazaratu zen paperean udaleko mapa toponimiko berria. Gaurtik aurrera, berriz, posible da bertan dagoen informazio guztia digitalki ere kontsultatzea.

Udaleko web gune berrituan, paperean agertzen denaz gain, informazio osagarri gehiago kontsutatzeko aukera ere izango dugu: datu turistikoen inguruan, merkataritzarekin lotuak, zerbitzuak eta abar.
Erabilgarri dago bai pc, bai euskarri digital eramangarrietan.
Maparen eguneratzeak mapa topografikoetan, normalean, agertu ohi diren hainbat datu bildu, errebisatu eta kokatzea ahalbidetu du: hala nola, informazio toponimikoa, kale-izendegia, zerbitzuak, eraikinak eta interes publikokoak diren elementuak
Mapan aurki dezakegu: topografia, toponimia, gure herrian egin daitezkeen GR ibilbide luze eta laburrak (ignaziotarren bidea, beste herri ibilbide batzuk…).