Eduki publikatzailea

Atzealdea

MARTXOAK 22 URAREN MUNDU EGUNA

Nazio Batuen Asanblada Orokorrak, 1993ko abenduaren 22an onartu zuen, eta bertan martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatzeko akordioa jasotzen da.

2018·03·02


2018an Uraren Mundu Eguna Naturan, Ura goiburupean ospatzen da. Goiburu horren helburua da sustatzea XXI. Mendeko erronkei aurre egiteko irtenbideak naturan bilatzeko aukera.

Kaltetutako ekosistemek erabilgarria den uraren kopuru eta kalitatea murriztu egiten dute. Gaur egun 2,1 bilioi pertsona bizi dira etxean ur segurua izateko aukerarik gabe, eta horrek ondorioak ditu bere osasun, hezkuntzan edota bizimoduan.

Garapenerako helburuak jendearen konpromisoa bilatzen du, mundu osoak 2030. urterako ur segurua izateko aukera izan dezan, horretarako mugarri bezala zehaztuz ingurunea babestea eta kutsadura murriztea.