Eduki publikatzailea
Atzealdea

MERKATARITZA EUSKARAZ: TEKNIKARIEN BISITAK ESTABLEZIMENDUETARA ETA BIDEO BERRIAK.

Definituta dago hurrengo sei hilabetetarako Urola Garaiko Merkataritzan Euskaraz-eko plangintza: dendaz denda pasatuko gara udal zerbitzuak eskainiz eta nahi duen establezimenduan bideoa grabatuz.

2019·02·18


 

 

Eskualdeko merkataritzako euskara planaren baitan hainbat ekintza egin izan dira azken hamabi urteetan: ikastaroak, lehiaketak, tailerrak, kanpainak eta abar. Esaterako, joan den azaro-abenduan Euskaraldiaren baitan, Belarriprest eta Ahobizi rola hartzeko gonbita egin da erantzun ikaragarriarekin.
Horrekin batera, merkataritzako establezimenduetan -dendak, tabernak, zerbitzu establezimenduak…- euskara erabiltzeko laguntza eskaini izan dugu: kartelak, itzulpenak, hiztegiak…
Orain, otsailean hasi eta ekaina bitarte, euskara plana bideratzen duen teknikariaren bisita jasoko dute establezimenduek. Asteazkenetan egingo ditu bisitak: aste bakoitzean herri batean Zumarraga, Legazpi eta Urretxu, txandaka. Bisita horietan, udaletatik eskaintzen diren zerbitzuen eta hainbat gairen berri eman nahi da:
 
Itzulpenak, kartelak, diru laguntzak
Euskaraldian egindako kale neurketak
Baduzu aplikazioa
Planaren Facebook kontua: http://@pozikgainera
 
Teknikariak zail izango du herri bakoitzeko establezimendu guztietara iristea sei hilabeteetan, beraz, interes zehatzen bat dutenak jar daitezela harremanetan udaleko euskara zerbitzuarekin.
Bukatzeko, bisita horietan establezimenduen publizitatea egiteko asmoz, bideo batzuk grabatu eta Facebooken argitaratzeko aukera ere eskainiko da. Teknikariak grabatuko ditu eta mankomunitateko kontuan argitaratu: http://https://www.facebook.com/pozikgainera/videos 
Euskarazko zerbitzua eskaintzen baduzu, eta zure establezimenduaren bideoa argitaratzea nahi baduzu, jarri zure udaleko euskara zerbitzuarekin harremanetan.
 
 
Zumarragako Udala
Euskara Zerbitzua
tel.: 943 72 91 53
http://euskara@zumarraga.eus
 
Urretxuko Udala
Euskara Zerbitzua
tel.: 943 03 80 88
 
Legazpiko Udala
 Euskara Zerbitzua
tel.: 943 73 71 91